XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ondoren sendotza ta eukaristia ematen zaizkio; ala zan antzinako eleiz osoaren jokabidea ere.

Gaur, sartaldeko Eleizak, eskubide osoz, aur txikien bataioa, sendotza eta eukaristia tartekatu egiten ditu; bainan arauz kanpoko oitura onek ez digu arau orokarra ahaztu arazi bear, Eleiz osoak urte askoz jarrai izan duen araua: bataioak, sendotzak eta eukaristiak osotzen ta borobiltzen dutela kristau-izatearen asiera, alegia.

III. - BATAIOA ETA SENDOTZA

Sendotzako oikun eta araubideak izan dituzten goraberai begiratu bat ematen badiegu, argi ikusiko dugu bataioa eta sendotza, sakramendu bereziak direla; bainan, baita ere bi sakramendu auek alkarri oso lotuak arkitzen direla, artu-eman estuak dituztela alkarrekin.

a) Alkarren arteko batasuna.

Askotan ez da aintzat artu bi sakramendu auen arteko lotura.

Eleizaren Tradizio osoak aitortu duen gauza da: sendotzak bataioa osotzen duela, alegia.

V`rren gizaldi geroztik asi zan Sartaldeko Eleiza sendotza itza erabiltzen ikasleen esku-ezartzea adierazteko.

Esanai sakon ta mamitsuko itza; eukaristi giroan erabili oi zuan garaiko liturgiak; Ogi Santua artu zuanari, ondoren Odol Santua ematea, eukaristia sendotzea esaten zioten; Odol Santua artzean, eukaristia bere osotasunera iritxi zala, adieraziaz.

Sendotza artu ondoren, bataiatua kristau osoa, biribila gertatzen da; bataioak egiten du bat kristau; sendotzak kristau berri ori adinera darama.

Gorputzez txiki dan aur bat, azitakoan eta adinera iritxitakoan gizatasun baten jabe egiten dan bezela, sendotza artu duen bataiatuak ere osotasun bat lortzen du; kristau berria sendotua dago, adinekoen eginkizuna betetzeko lain da.

Pabloren irudia erabiliaz, sendotza artu duanak, umekeriak alde batera utzi bearko ditu, ta gizon eldu baten jokaera artu. 1Cor. 13,11.